XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALLANDE

Denek merexi lûkie
Zunbait makhila khaldû!
Behar zûntûke ikhusi
Nula diren: Nur gira gû!

KADET -
MARTI

Biarnesek holako zerbait die,
Bena espaiñul artzaiñak
Franko espantotxe dûtûtzû,
Handi elhik eta obrak!

KADET -
MARTI

Hola mintzatzen zeizkûtzû
Uste phûrû, Espaiñulak:
Heien mintzajin, eztûtût
Kunprenitzen hitz gûziak.

GEXIA

Nahi gintiketzû, Jauna,
Zure eskietan ûtzi,
Behinkoz, gure traholak:
Beitakizû legen berri.

A. OIHENART

Hitz-emaiten dereiziet
Ahala eginen dûdala
Hori beita ene lana
ûsaiñtxaren arabera.

GEXIA

Jauna eskerrak deitzûgû
ûkûpatzen beitzira
Jente xehietaz bardin,
Beste zunbait ez bezala!